2016/05/12

Iada bidaia hau amaitzear dago eta oraindik ez dut nire lanari buruz ezer kontatu, beraz hemen doa dena.
Lebenshilfe enpresa handi bat da, zeinek alemania eta austria osoan zehar egoitzak eta eguneko zentroak dituen.
Ezgaitasun intelektuala eta fisikoarekin laan egiten dute.
Eguneko zentroak oso desberdinak dira, bakoitzak ezgaitasun maiala bakarra hartzen dute, horrela denek eramango dute erritmo berdina.
Viena, distritoka banaturik dago, baita enpresa hau ere. Distrito bakoitzean egoitza edo eguneko zentro bat dago, batzuetan biak batera niri suertatu zaidan egoitzan bezala.
Nire egoitzatik erdia beste eguneko zentro batzuetara joaten dira, eta bi pertsona etortzen dira beste egoitza edo beriaen etxeetatik.
Badago eguneko zentro bat musikala dena. Honek zer esan nahi du, hemengo taldeak antzerki moduko bat prestatzen duela eta gero hiri osoko egoitza eta eguneko zentroei gonbidapen bat egiten zaie, leku bakoitzetik talde txiki bat (2-5 pertsona bitartrkoa) joan dadin ikustera. Bertan taldeak aldatzen joaten dira bi edota hiru hilean behin, denek parte har dezaten. Gaur ikuskizun hori ikustera joan gara gure taldeko bik parte hartzen baitzuten. Ikaragarria izan da, gainera parte hartzaileak asko disfrutatzen dute eta ikusleak are gehiago.
Hona hemen argazki batzuk


Nire egoitzan bertan 55-80 urte bitarteko "bezeroak" ditugu, hemen hala deitzen baitzaie. Egoitzan 12 erabiltzaile daude, orokorrean enpresa honetan 1-2 erabiltzaile langileko izaten dira, etxetik irten gabe izanez gero, 3-4. Beti saiatzen dira denak haizea har dezaten, lorategian bada ere. Beti dago erosketaren bat egiteko etxerako, kafe bat bada ere. Ni hemen oso pozik nago eta haiek nirekin ere, hizkuntza dut txarrena ulertu gero eta gehiago egiten baitut baina hitz egitea ez zait hain erraza egiten. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario